2007ko urtarrilean ireki genuen Irungo biltegia. 400 m2ko pabiloia du eta 100m2 bulegoetan. Bidaurre – Ureder Poligono Industrialean dago kokaturik, Irun eta Oiartzun arteko errepidean, A8 autobideko “Hondarribia-Irun” irteeratik km batetara.

Biltegi honetan aurki daitezken produktuak etxeen erreforma eta eraikuntza txikietara zuzenduak daude.

Norgypsum enpresa gazte eta dinamikoa da. Behar profesionalei erantzuteko gure produktuen gama kalitate eta dibertsitate aldetik egunetik egunera hobetzen jarduten gara. Gaur egun banatutako produktuen artean igeltsua, igeltserotza, plaka instalazioak, eskaiola, pintura eta beste hainbeste gauza azpimarra ditzakegu.

Biltegi honetan lan egiten dugunon helburua, inguruko profesionalei beraien lan aktibitaterako beharrezko dituzten produktuak eskaintzea da, hau guztia, kalitate-prezio erlazio onenarekin eta zerbitzu ezin hobearekin.

BulegoaBiltegiaren barnealdeaBiltegiaren barnealdeaHedatutako buztinaMaterialaAdreiluakMateriala
JantziakMaterialaMateriala